Jaiak

Jaiak

Zaratamoko jaien egutegia

Burbustuko jaiak:

Maiatzaren 17an (osteguna), Asentzio eguna. Meza Asentzio baselizan, herri-bazkaria eta txapelketak: briska, musa, igel-toka, porra-jokoa, izaten dira egun horretako ekitaldi aipagarrienak.

Maiatzaren 19 eta 20ko asteburuan, gastronomia-lehiaketak: makailau, paella, patata tortilla…, dantzak eta kontzertua.

Arkotxako jaiak: Ekainaren lehen asteburua

Ekainaren 1, 2 eta 3. Era guztietako kontzertuak: koru, rock, folk…, gastronomía-lehiaketak, herri kirolak, ikuskizunak, eta barrakak izaten dira ekitaldirik nagusienak.

Ekainaren 9an: herri-bazkaria pilota lekuan.

Upoko (San Segismundo baseliza) jaia

San Segismundo baseliza Zeberio eta Zaratamo udalerriek partekatzen dute eta jaiaren antolaketan txandatzen dira: urte pareak Zaratamo, urte bakoitiak Zeberio.

Uztailaren hirugarren igandean ospatzen da jaia, beti.

Aurten, urte parea denez Zaratamori egokitzen zaio antolaketa eta uztailaren 15ean izango da ospakizuna.

Herriko jaiak: San Lorentzo

San Lorentzo martiriaren omenez. Abuztuaren 10a da jai egunik handiena eta hurbilen dagoen asteburuan jarraitzen dute jaien ekitaldiek.

Ekitaldirik aipagarrienak: pilota partiduak, herri kirolak, txirrindularien lasterketa, euskal dantzak, kontzertuak, lehiaketa gastronomikoak eta kultura, kirol eta denbora-pasarako hainbat ekitaldi.

Jaiei amaiera, beti ematen die herri-afariak arimen egunean.

San Lorentzoak 2016

  • Gaztek-abi elkarteak 2016ko San Lorentzo jaietan irakurritako pregoia