Arkotxako txokoa

26 lagunek otordua egiteko behar den ontziteria dago txokoan (mahai tresnak, baxera, beirateria, sukaldeko ontziteria...).

  • Mahai tresnak, platerak, argia eta ura udalaren konturakoak izango dira.
  • Mahai zapiak, ezpainzapiak, eta ontziteria eta lokala garbitzea, berriz, erabiltzaileen konturakoak izango dira.
OHARRA
Arkotxako txokoko herritar erabiltzaileek txokoko ordutegia behin eta berriz  ez betetzearen eta gaueko orduetako hezigabeko jokabidearen ondorioz, txoko horren erabilera eta auzoek atsedenerako duten eskubidea bateraezina gertatu dira. Txokoa kokatuta dagoen inguruko auzoek behin eta berriz helarazi dizkiote euren kexak udalari. Beraz, Zaratamoko udalari ez zaio besterik geratzen Arkotxako Txokoko afariko txanda kentzea 2019ko otsailaren 1etik aurrera. Egun horretatik aurrera txoko horretako ordutegia hona hau da: Bazkariko txanda: 12:00etatik  18:00etara; Askariko txanda: 18:00etatik  21:00, astelehenetik igandera.

Argibideak

Nola egin?

1.- Idatzizko eskaera baten bidez:

  • Eskari orria aurkeztuta udal bulegoetan
  • Erreserba INPRIMAKIA betez (behean)

2.- Behin erreserba baieztatu ondoren, dagozkion tasak ordainduko dira, dirua udalak emandako kontuan sartuz.

Ordainketa erreserba baieztatu eta 72 orduko epean egin beharko da. Tasa ordaintzeko agirian erreserba egin duen pertsonaren izena agertu beharko da.

3.- Ordainketa egin ondoren, ordain-agiria Udaletxeko bulegoetara eramango da kopia bat, edo agiria eskaneatuta bidali e-mail honetara: txokoak.zaratamo@bizkaia.org

ADI!

  • Txokoaren erreserbak bakarrik egin ahal izango dira lanegunetan, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:00etara.
  • Eguneratzeak 14:00etan egingo dira webguneko egutegian.
  • Ezin izango da erreserba egin, hilabete baino gehiago falta bada.

Tasak ordaindu arte, erreserbak ez dira egindakotzat hartuko.

Erreserbak