Elexaldeko txokoa

36 lagunek otordua egiteko behar den ontziteria dago txokoan (mahai tresnak, baxera, beirateria, sukaldeko ontziteria...).

  • Mahai tresnak, platerak, argia, ura eta gasa Udalaren konturakoak izango dira.
  • Mahai zapiak, ezpainzapiak, eta ontziteria eta lokala garbitzea, berriz, erabiltzaileen konturakoak izango dira.

Argibideak

Nola egin?

1.- Idatzizko eskaera baten bidez:

  • Eskari orria aurkeztuta udal bulegoetan
  • Erreserba INPRIMAKIA betez (behean)

2.- Behin erreserba baieztatu ondoren, dagozkion tasak ordainduko dira, dirua udalak emandako kontuan sartuz.

Ordainketa erreserba baieztatu eta 72 orduko epean egin beharko da. Tasa ordaintzeko agirian erreserba egin duen pertsonaren izena agertu beharko da.

3.- Ordainketa egin ondoren, ordain-agiria Udaletxeko bulegoetara eramango da kopia bat, edo agiria eskaneatuta bidali e-mail honetara: txokoak.zaratamo@bizkaia.org

ADI!

  • Txokoaren erreserbak, bakarrik egin ahal izango dira, lanegunetan,  astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:00etara.
  • Eguneratzeak 14:00etan egingo dira webguneko egutegian.
  • Ezin izango da erreserba egin, hilabete baino gehiago falta bada.

Tasak ordaindu arte, erreserbak ez dira egindakotzat hartuko.

Erreserbak