Hirigintza

Hirigintza

Zaratamoko hiri antolamenduko plan orokorra

Lehendakaritza Saileko maiatzaren 11ko 3.681/2015 Foru Aginduaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak onetsi zuen behin betiko Zaratamo udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra.

Ondoren, Garraio, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioko Saileko foru diputatuaren maiatzaren 2ko 566/2016 Foru Aginduaren bidez, ezarri ziren zenbait zuzenketa agiria izapidetzeko, eta onetsitako hirigintza araudia artxibatu eta argitaratzeko.

Azkenean, Zaratamo udalerriko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko Hirigintza Araudia, 2016ko ekainaren 23an argitaratu da 120 zenbakia duen Bizkaiko Aldizkari Ofizialean

Hiri Antolamenduko Plan Orokorra eta Hirigintza Araudia osotzen duten agiriak zein udalerriko hiri-garapena era grafikoan jasotzen duten planoak ikusi nahi izanez gero, sakatu orrialde honetako lotuneetan.

Agiri horiek paperean ikusi nahi izanez gero, herritarren eskura jarri dira Zaratamoko Udaletxean.

Zaratamoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra - Dokumentazioa

Hirigintza araudia