Ingurumena

Ingurumena

Tokiko Agenda 21

Jasangarritasun-irizpideak udal politikan integratzeko balio duen plangintza eta kudeaketa arloko tresna da Tokiko Agenda 21.

Tokiko Agenda 21en Ekintza Planak agerian uzten du Zaratamok jasangarritasunarekiko duen estrategia eta konpromisoa. Horren helburua da, zenbait ekintzaren bitartez, udalerriak ingurumen, gizarte eta ekonomia arloetan dituen erronkei erantzuna ematea.

Zortzi urteko iraunaldiarekin planteatu da, hau da, 2013-2020 eperako. Plana hamazortzi hilabeteko lanaren emaitza da; hala, udalerriaren gizarte eta ingurumen egoeraren gaineko diagnostikoa egin da, eta ildo estrategikoak, programak eta ekintzak jasotzen dituen plana definitu da, Udalsarea 21-Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen jarraibide metodologikoen arabera. Berau egiteko, herritarrek hartu dute parte, eta, era berean, herritarrak garrantzitsuak izango dira ekimenaren jarraipenean ere.

 Diagnostikoa (PDF 343KB)

 Ekintza plana (PDF 321KB)

Honakoa Tokiko Agenda 21en tokiko bigarren ekintza plana da. Lehenengo plana 2006an onartu zen.

Proiektu honek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren diru-laguntza jaso du, Udalsarea 21-Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sarearen bitartez.

Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planaren Ebaluazio eta Jarraipenaren txostenak

Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planaren ebaluazioaren txostenak urteroko ezarpen maila jasotzen du. Guztia, Udalsarea21ek, jasangarritasunerako udalerrien Euskal Sareak, horrelako prozesuetarako prestatutako Gida metodologikoaren irizpideak jarraituz egin da.

 Eskura dezakezu hemen (PDF 286KB)

Zaratamoren osagarri moduan, Jasangarritasun adierazleen txostenak Arrankudiaga-Zolloren egoeraren laburpena eta interpretazioa jasotzen du.

 Eskura dezakezu hemen (PDF 505KB)

Txosten hauek Udalerriak Udalsarea 21ren “Tokiko jasangarritasun politiken ebaluazio eta jarraipen programan” parte-hartzearen emaitza dira. Urtero eguneratzen da.