Kultura

Kultura

"Emakumeak hitza eta bizitza" erakusketa ibiltaria

Zaratamoko Elexaldeko eskola zaharretan Emakumeak hitza eta bizitza erakusketa ibiltaria egongo da ikusgai 2018ko martxoaren 8tik 23arte.

Zatoz gure Historia ezagutzera!

1922an sortu zen Gerra Zibilaren aurretik Hego Euskal Herrian izango zen emakumeen erakunderik indartsuena: Emakume Abertzale Batza (EAB).
Bere unerik garrantzitsuena eta garapenik handiena II. Errepublika garaian ezagutu zuen eta erakunde honi esker, mendeetan gizartean emakumeak egindako lorpenik nagusienak, hauteskundeetan partehartzea, lan mundura heltzea- euskal abertzaletasunaren ikuspuntutik egin ziren. Ekintza anitzen adierazgarri eta erakunde arrakastatsu baten adierazle, tamalez 1936ko altxamenduak bere lana moztu zuen

Erakusketa hau Euskal Herriko Unibertsitatea EHU-UPV eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute Araka Ikertaldea eta Sabino Arana Fundazioarekin lankidetzan. IBILTARIAK Bizkaiko Foru Aldundiaren erakusketa ibiltarien programaren barruan dago; beraz, erakusketan interesa duten udalerriek BizkaiKOArekin jar daitezke harremanetan.

Fitxa teknikoa (PDF 437KB)

Emakume Abertzale Batza (PPT 7,05MB)